(EUS).Dena hankaz gora

(EUS).Dena hankaz gora

Liburu dibertigarria, irakurleen parte-hartzea ezinbestekoa duena sabanako animaliei laguntzeko. Egun lasaia da sabanan. Bakoitza bere tokian dago, elafantea izan ezik, trostaka hurbildu baita eta, horrela, bere pausoekin dena burrunbaz eta dardaraz bete. Baina berehala ohartu da hondamendiaz: HANKAZ GORA dago dena. Orduan irirtsi da ume irakurleen unea, umeak baitira album honen egiazko protagonistak: haiek behin eta berriz astindu beharko dute liburua dena bere onera itzul dadin. Astinaldi bortitzegia baldin bada, paisaia hankaz gora jarriko da. Astinduak arinegiak badira, gauza batzuk tokitik kanpo geldituko dira oraindik. Goitik behera, ezker-eskuin Baina nor ote dago zuhaixkaren atzean ezkutaturik Ehiztari bat Jarrai dezagun liburua astintzen ehiztariak ospa egin dezan! Kolore bizi-biziak, hondo lauaren gaineko irudi ongi mugatuak eta aurpegiera dibertigarriko pertsonaiak nabarmentzen dira Anne Derenneren plastizitate handiko liburu honetan. Animazio-produkzioak ere oroitarazten dizkigu. Liburu originala da, jostatzeko, umorez betea, irakurleari parte hartzeko gonbita egiten diona sabanan bizi diren animaliei laguntzeko, istorioak amaiera ona izan dezan. Gozatu abenturaz!

Mejor precio

$ 109.184

Disponible en 1 tienda

Comparar precios por tienda

#TiendaMejor precio
1
Librería Lerner
Librería LernerMejor precio
$ 109.184Ver

Escanea en tiempo real

Con beeep escaneas el código de barras en el supermercado y ves al instante dónde está más barato.

Descarga beeep gratis
(EUS).Dena hankaz gora — Comparar precios | beeep