Ilargian kulunkantariren kutxa

Ilargian kulunkantariren kutxa

Kartoizko kutxatxoa, oihalezko heldulekuarekin, 'Ilargian kulunkantari' bildumako 5 titulu dituena. 'Ilargian kulunkantari' bildumak 20 urte bete ditu, eta ospatzeko, Óscar Villanek ilustratutako kutxatxo esklusibo bat jarri dugu irakurleen eskura, txikienei gustatzen zaizkien liburuak garraiatzeko eta partekatzeko. Bilduma hau oparitzeko edo lehen aldiz eskuratzeko formatu ezin hobea da, eta haur eta gazteendako erreferentea jada. 'Ilargia', 'Haurtxoa', 'Arbola', 'Txoriak kantari' eta duela gutxi argitaratutako azken nobedadea den 'Aurpegia' tituluak sartuak dira kutxatxoan. Ezinbesteko bost lan aukeratu dira, bildumako gainerako guztiak bezala, haurren kantutegi tradizionalaren baliabideetan (errima, erritmoa, zerrendatzea, errepikapena, bertsoa eta leloa, metaketa) eta atzealde argietan antzeman daitezkeen irudietan oinarritua, haurren aurreirakurketaren bideari ekiten laguntzeko. 'Ilargian kulunkantari' lanaren ale bakoitza ariketa poetiko bat da begia hezteko eta belarria eztitzeko. Itxuraz xumea izan arren, txikienen interesetatik hurbil dauden gaietatik abiatuta diseinua eta edukia hausnarketa eta sorkuntza-prozesu luze baten emaitza dira.

Mejor precio

$ 294.578

Disponible en 1 tienda

Comparar precios por tienda

#TiendaMejor precio
1
Librería Lerner
Librería LernerMejor precio
$ 294.578Ver

Escanea en tiempo real

Con beeep escaneas el código de barras en el supermercado y ves al instante dónde está más barato.

Descarga beeep gratis
Ilargian kulunkantariren kutxa — Comparar precios | beeep