Orkestra zooragarria

Orkestra zooragarria

Musikaz maitemintzeko ipuin zoragarria. Album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu: ariak kantatzen aritzen den ama kantari bikain bat, animalietan ausartenak ere liluratzeko gai izateaz gain, egunerokotasuna itzulipurdikatzeko gauza dena ederra da gizakiak eta piztiak harremanetan jartzea, biak mundu paraleloetan egokitu beharrean. Eta, beste alde batetik, musika klasikorako gonbita eskaintzen digu, ausardiaz eskaini ere: argumentuaren aria partitura bat dugu oraingoan, Laura Esquivel idazleak 'La ley del amor' nobelan egin zuen bezala, hiru kantu ditugu albuma irakurriz, ikusiz, eta entzunez goza dezagun. Gozatu: agian horixe da albuma ongien deskribatzen duen aditza, funtsean, egileek testu-ilustrazio eder eta bihurrien bitartez, orekan eta harmonian, horixe eskaintzen digutelako: gozamena. 'Orkestra zooragarria', izenak dioen bezala, zooragarria da. Musika eta fantasia modu magistralean elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz «pilula liburua» izatera iritsi gabe. Irudiak oso onak dira, testuarekin guztiz bat datoz erabiltzen diren plano, tamaina eta kokapen desberdinak lana borobiltzen dutelako. Eranskin moduan, QR batzuk daude istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko. Horrek irakurlea guztiz murgiltzen du eta gauza berriak ezagutzeko leiho bat irekitzen dio.

Mejor precio

$ 109.184

Disponible en 1 tienda

Comparar precios por tienda

TiendaMejor precio
Librería Lerner
Librería LernerMejor precio
$ 109.184Ver

Escanea en tiempo real

Con beeep escaneas el código de barras en el supermercado y ves al instante dónde está más barato.

Descarga beeep gratis
Orkestra zooragarria — Comparar precios | beeep