JACK DESTRIPATZAILEARENà

JACK DESTRIPATZAILEARENà

Patrizio Dagerrezahar mutilak zorte txarra izan du orain arte. Osabak Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote. Dirurik gabe, agiririk gabe, Londresen hasi beharko du lan bila. Bertan ez du inor ezagutzen, eta, nahi gabe, auzo ilun eta zatar batean erori da, Whitechapel auzo arriskutsuan, hain zuzen ere. 1888ko udan gaude, eta auzo horretan gauza ikaragarriak hasi dira gertatzen. Oso ezaguna egingo den gaizkile bat, Jack Destripatzailea, emakumeak hiltzen hasi da, bereziki prostituta bakartiak. Auzoko Jendea ikaraz dago, bai eta Londres osoa ere. Sexuz, prostituzioz, alkoholismoz, kriminalez... inguratutako giro batean, Patrizio Dagerrezahar beldurrak hartuta bizi da. Zurrumurru asko dabil Jack Destripatzailearen inguruan. Nor ote da? Susmagarri asko azaltzen ari dira, baina poliziak ezin du kriminala harrapatu. Beti egiten du ihes, arrastorik utzi gabe. Krimenak gero eta gehiago gertatzen ari direnean, gero eta basatiagoak suertatzen ari direnean, protagonistari iruditzen zaio badakiela nor izan daitekeen Jack Destripatzailea.

Mejor precio

$ 115.917

Disponible en 1 tienda

Comparar precios por tienda

#TiendaMejor precio
1
Librería Lerner
Librería LernerMejor precio
$ 115.917Ver

Escanea en tiempo real

Con beeep escaneas el código de barras en el supermercado y ves al instante dónde está más barato.

Descarga beeep gratis
JACK DESTRIPATZAILEARENà — Comparar precios | beeep